00:47

Futbola

Superkopa

Atletico izango da finalean, Bartzelonari emaitza irauli eta gero (2-3)

AGENCIAS | REDACCIÓN

Madrilgo taldea 2-1ekoari buelta emateko gai izan da partidaren azken partean.

  • Atleticoko jokalariak elkarri besarkatuz.

    Atleticoko jokalariak elkarri besarkatuz. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Angel Correak 87. minutuan egindako golak Superkopako finalera sailkatu du Atletico Madril, Bartzelona kanpoan utzita.

Madrildarrek Jan Oblaken geldituei esker iraun dute bizirik norgehiagokan zehar, eta, hala eta guztiz ere, katalanak aurretik ziren markagailuan (2-1) Messiren eta Griezmannen golei esker. Aitzitik, norgehiagokako azken txanpan emaitza iraultzeko gai izan dira (2-3).

Gutxien espero zenean, garaipena lortu du Simeoneren taldeak. Correak kontraeraso bat baliatu du Neto ozta-ozta gainditu (Bartzelonaren atezaina baloia desbideratzeko zorian izan da) eta markagailua irauli duen gola erdiesteko.

Horren aurretik, Bartzelonak ere buelta eman dio emaitzari, lehendabizi Atletico aurreratu baita Kokek, bigarren zatiari ekin eta berehala, lortu duen golaren bitartez. Gerora iritsi dira Lionel Messik (51. min) eta Antoine Griezmannek (62. min) sartutako golak.

VAR sistemak ere izan du zeresanik, epaileak bi gol baliogabetu baitizkio Bartzelonari: lehena, Messirena (argentinarrak eskuarekin kontrolatu du gola sartu aurretik); eta bigarrena, Piquerena (Arturo Vidal jokoz kanpo zegoen gola ekarri duen geldikako jokaldia atera dutenean).

Horrez gain, adierazi gabe utzi du Piqueren balizko penalti bat (defentsak baloia eskuarekin ukitu du baloia Morataren erdiraketa batean).

Ondorioz, zuri-gorriek jokatuko dute finala igandean, Real Madril aurkari dutela; izan ere, Zidaneren taldeak 1-3 irabazi zion bezperan Valentziari, beste finalerdian.

Fitxa teknikoa:

2 - Bartzelona: Neto, Sergi Roberto, Gerard Pique, Samuel Umtiti, Jordi Alba, Sergio Busquets (Rakitic, 83. min), De Jong (Ansu Fati, 87. min), Arturo Vidal, Messi, Griezmann eta Luis Suarez.

3 - Atletico Madril: Oblak, Trippier, Felipe, Savic, Lodi (Vitolo, 67. min), Correa, Hector Herrera [(Koke, 46. min)(Llorente, 73. min)], Thomas, Saul, Joao Felix eta Morata.

Golak: 0-1, 46. min: Koke. 1-1, 50. min: Messi. 2-1, 64. min, Griezmann. 2-2, 82. min: Morata (penaltiz). 2-3, 87. min: Correa.

Epailea: Jose Luis Gonzalez Gonzalez. Txartel horiak: Pique, Luis Suarez eta Neto (Bartzelona); Thomas, Savic eta Llorente (Atletico Madril).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena