Futbola
21 milioi ordainduta
Erredakzioa
Talde alemaniarrak 21 milioi euro ordaindu dizkio Salzburgi aurrelari norvegiarra fitxatzeko. 2024ra arte sinatu du kontratua Borussia Dortmundekin.
Haaland, Txapeldunen Ligan Salzburgekin Napoliri sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Erling Braut Haaland jokalaria fitxatu du Borussia Dortmundek. Hala jakinarazi dute igande honetan talde alemaniarrak eta jokalari norvegiarraren talde ohia den Salzburgek.
Haalandek (19 urte eta 1,94 metro) 2024ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Borussia Dortmundekin. Aurrelari norvegiarrak denak harrituta utzi ditu Austriako Ligan eta Txapeldunen Ligan sartu dituen gol mordoarekin. Europako talde entzutetsu askok fitxatu nahi zuten, baina Borussia Dortmundek lortu du fitxaketa egitea, Salzburgi 21 milioi euro ordainduta.
Salzburg taldearekin, 16 gol sartu ditu 14 partidatan Austriako ligan, goleko sei pase ere eman dituelarik. Txapeldunen Ligan, 8 gol sartu ditu 6 neurketatan.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa