Futbola
FITXAKETA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aurrelari suediarra Milango klubean aritutakoa da 2010etik 2012ra.
Zlatan Ibrahimovic, gol bat ospatzen L.A. Galaxy taldearekin. Argazkia: EFE
Zlatan Ibrahimovic aurrelaria Italiako AC Milan taldera itzuliko da denboraldi amaierara arteko kontratu batekin, eta hurrengo denboraldiraino luzatzeko aukerarekin, Milango klubak ostiral honetan bere webgunean jakinarazi duenez.
Jokalari suediarra aurretik ere aritu zen Milango taldean, bertan jokatu baitzuen 2010etik 2012ra bitartean.
Ibrahimovic (38 urte) talderik gabe zegoen egun, AEBko Major League txapelketan aritzen den Los Angeles Galaxyrekin zuen lotura bertan behera geratu ostean, denboraldia behin amaituta.
"Izugarri errespetatzen dudan klub batera itzultzen ari naiz, eta maite dudan hiri batera. Nire taldekideekin borrokatuko naiz denboraldi honetako ibilbidea aldatzeko eta gure helburuak erdiesteko", izan dira Milango klubak jaso dituen jokalariaren lehen hitzak.
Hartara, aspalditik krisi larria bizi duen eta gaur egun Italiako liga txapelketan hamaikagarren postuan dagoen taldea biziberritzeko asmoz bueltatuko da Milanera.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa