17:38

Futbola

EURO 2020

Belgika, Italia, Errusia eta Polonia, Eurokopara sailkatuta dauden lehen selekzioak

Erredakzioa

Lau selekzio hauek bermatuta dute 2020ko Eurokopa jokatzea. Ekainaren 12tik uztailaren 12ra artean egingo da EURO 2020 txapelketa.

  • Insigne, Bonucci eta Zaniolo. Argazkia: EFE

    Insigne, Bonucci eta Zaniolo Italiako jokalariak, sailkapena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Belgika, Italia, Errusia eta Polonia dira 2020ko Eurokoparako sailkapena lortu duten lehen lau selekzioak. EURO 2020 txapelketa ekainaren 12an hasi eta uztailaren 12an bukatuko da. San Mames izango da egoitzetako bat, eta Bilboko estadioak multzoen faseko hiru partida (E multzokoak) eta final-zortzirenetako neurketa bat hartuko ditu.

Errusiak eta Belgikak txartela lortu dute sailkapen faseko I multzoan. Belgikak jokatu dituen zortzi partidak irabazi ditu; Errusiak, aldiz, zazpi irabazi ditu, eta bakarra galdu du.

Italia jaun eta jabe izan da J multzoan, zazpitik zazpi norgehiagoka irabazita. Bestalde, Poloniak sei partida irabazita, bat berdinduta eta bat galduta lortu du Eurokoparako txartela.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena