12:03

Futbola

2019ko Amerika Kopa

Peruk jokatuko du Amerika Kopako finala, ezustean

Agentziak | Erredakzioa

Peruko selekzioak Txile kanporatu du finalaurrekoetan (0-3) eta 2019ko Amerika Kopako finala jokatuko du, Brasilen aurka.

  • Paolo Guerrerok (9) bere mitoa handitu du. Argazkia: EFE

    Paolo Guerrerok (9) bere mitoa handitu du. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Peruko selekzioa izango da Brasilen aurkaria 2019ko Amerika Kopako finalean, egungo txapelduna, Txile, 0-3 garaitu baitu, ezustean. Paolo Guerrerok handitu egin du bere mitoa, hirugarren gola eginez.

Ricardo Gareca argentinarrak entrenatzen duen taldeak bere maila emateari ekin dio hasiera-hasieratik, eta partida borobila egin du txapelketa horretako azken txapeldunaren aurka.

Perutarrak presio handia eginez abiatu dute partida, eta 20. minutuan lortu dute lehenengo gola, Edison Floresen bitartez. Gola egin ondoren, Peruko selekzioak ez du erritmoa jaitsi, eta, atsedenaldira iritsi baino lehen, 38. minutuan, Yoshimar Yotunek abantaila handitu du (0-2).

Bigarren zatian, txiletarrek aukera garbiak sortu dituzte, baina Reinaldo Ruedaren selekzioak ezin izan du baloia Pedro Gallese atezainak zaintzen zuen sarera sartu. Azken minutuan epaileak adierazitako penaltia ere huts egin du Eduardo Vargasek, Panenka erara jaurtita.

Gau loriatsu horri amaiera emateko, Paolo Guerrero kapitain eta goleatzaile historikoak Peruri finalerako sailkapena eman dion azken gola lortu du (0-3).

Horrenbestez, 44 urte geroago, Peruk Amerika Kopako finala jokatuko du Brasilen aurka, Maracana zelaian.

Fitxa teknikoa

0 - Txile: Gabriel Arias; Mauricio Isla, Gary Medel, Guillermo Maripan (89. min, Nicolas Castillo), Jean Beausejour; Arturo Vidal, Erick Pulgar, Charles Aranguiz; Jose Fuenzalida (46. min, Angelo Sagal), Eduardo Vargas eta Alexis Sanchez.

3 - Peru: Pedro Gallese; Luis Advincula, Carlos Zambrano, Luis Abram, Miguel Trauco; Andre Carrillo (71. min, Andy Polo), Renato Tapia, Yoshimar Yotun, Edison Flores (50. min, Christofer Gonzales); Christian Cueva (80. min, Josepmir Ballon) eta Paolo Guerrero.

Golak: 0-1, 20. min: Edison Flores; 0-2, 38. min: Yoshimar Yotun; 0-3, 90+1. min: Paolo Guerrero.

Epailea: Wilmar Roldan (COL).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena