17:06

Futbola

18. eta 19. jardunaldiak

2019ko lehen bi jardunaldien datak eta ordutegiak

Erredakzioa

Ligak 18. eta 19. jardunaldietako partiden ordutegiak eta datak jakitera eman ditu. Urtarrilaren 4a eta 7a artean eta 11 eta 14a artean jokatuko dira, hurrenez hurren.

  • Reala. Argazkia: EFE

    Reala. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Santander Ligak jakitera eman ditu 18. eta 19. jardunaldietako partiden datak eta ordutegiak. 2019. urteko lehen bi jardunaldiak urtarrilaren 4a eta 7a artean eta 11 eta 14a artean jokatuko dira, hurrenez hurren.

Lehian sartuko den lehen euskal taldea Alaves izango da, Valentziaren aurka jokatuko baitu urtarrilaren 5ean, 16:15ean, Mendizorrotzan. Urtarrilaren 6an, igandean, Eibarrek Vila-real izango du aurkari Ipuruan (12:00etan) eta Santiago Bernabeun Real Madrilen aurka jokatuko du Realak, 18:30ean. Urtarrilaren 7an, astelehenean, Balaidosen jokatuko da Celta-Athletic neurketa, 21:00etan.

2019ko bigarren jardunaldian, Ligako 19.ean, Montilivin jokatuko da Girona-Alaves norgehiagoka urtarrilaren 12an (larunbatean, 18:30ean). Igandean, urtarrilaren 13an, Athleticek Sevillaren aurka jokatuko du San Mamesen 16:15ean, eta Bartzelonari egingo dio bisita Eibarrek, 18:30ean. Astelehenean, urtarrilaren 14an, Reala-Espanyol neurketa jokatuko da Anoetan, 21:00etan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena