11:25

Futbola

2016tik izan da entrenatzailea

Unai Emeryk Paris Saint Germain utziko du denboraldiaren amaieran

Agentziak | Erredakzioa

Albistea Hondarribiko entrenatzaileak berak eman du prentsaurrekoan. Emery 2016ko ekainean iritsi zen Parisko taldera.

  • Unai Emery. Argazkia: Efe.

    Unai Emery. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Unai Emeryk denboraldiaren amaieran Paris Saint Germain taldearen entrenatzaile izateari utziko diola iragarri du. Bere kontratua ekainean amaitzen da, eta berak esan duenez, hartutako erabakia "onena da guztiontzat".

"Presidentearekin eta Antero kirol zuzendariarekin bildu ostean, jokalariei esan diet datorren denboraldian ez dudala hemen jarraituko", esan du prentsaurrekoan.

46 urteko gipuzkoarra 2016ko ekainean iritsi zen Parisera eta Frantziako txapelketa gehienak irabazi dituen arren (2017ko liga kenduta), Txapeldunen Ligan kale egin du eta ez da final-zortzirenetatik pasa. 2017an Bartzelonak kanporatu zuen eta 2018an Real Madrilek.

"Jokalariei, presidenteari, Anterori eta zaleei" eskerrak eman dizkie, eta momenturik gogorrenak lehen sei hilabeteetan eta 2017an Bartzelonak Txapeldunen Ligatik kanporatu zuen egunean bizi zituela azpimarratu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena