Futbola
222 milioi euro ordainduta
Erredakzioa
Aurrelari brasildarrak bost urterako kontratua sinatu du Unai Emeryk zuzentzen duen taldearekin. Neymarren abokatuek 222 milioi euro ordaindu dizkiote Bartzelonari horren kontratua eteteko.
Neymar Junior. Argazkia: @PSG_inside
Paris Saint-Germain taldeak ofizial egin du Neymar da Silvaren fitxaketa ostegun honetan. PSGk 222 milioi euro ordaindu dizkio Bartzelonari gaur arratsaldean jokalaria eta klub blaugrana lotzen zituen kontratua eteteko.
Neymar da Silva brasildarraren abokatuak Bartzelonaren bulegoetara joan dira eta 222 milioi euro ordaindu dizkiote Barçari kluba eta jokalaria lotzen zituen kontratua eteteko. Hala baieztatu du Bartzelonak komunikatu baten bitartez.
Javier Tebas Futbol Liga Profesionaleko presidenteak ezezkoa eman dio PSGri Frantziako klubak Ligaren egoitzan 222 milioi euroak ordaindu dituenean, baina fitxaketa blokeatzeko Tebasen estrategia bertan behera geratu da bi taldeak ados jarri eta akordioa lortu ostean.
>Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa