Futbola
Akordioa
Erredakzioa
Athleticek zuri-gorriz jantzita ikusi nahi zuen 21 urteko erdilari nafarra, baina Borussiak eta Ingalaterrako taldeak akordioa lortu dute azkenean jokalaria utzita joan dadin.
Merinok Newscastle Uniteden jokatuko du. Argazkia: EFE.
Mikel Merino erdilari nafarrak Newcastle United taldean jokatuko du datorren denboraldian, Borussia Dortmundek lagata, EiTBk jakin duenez. Hala, Merinok Borussia taldea utziko du (Osasunatik joan zen Dortmunera), baina ez da Athleticera etorriko, nahiz eta talde zuri-gorriak jokalaria fitxatzeko interesa agertu duen.
Mikel Merino 2016ko hasieran fitxatu zuen Borussia Dortmundek, eta denboraldi bat egin du Alemanian. Hala ere, ez du entrenatzaileen konfiantza lortu: 2016-17 denboraldian, guztira bederatzi partida jokatu ditu.
Aurreko denboraldia amaitu zenetik, hainbat talderekin lotu dute horren izena; Athleticekin, Realarekin eta Alavesekin, besteak beste. Azkenean, baina, Newcastle Unitedek lortu du jokalaria bereganatzea. Aurten itzuli da Premier Leaguera, eta Rafa Benitez espainiarrak entrenatzen du.
Hurrengo zuzenekoak
13 | 20:00 - 22:00 | SASKIBALOIA | Europe Cup: Bilbao Basket vs BC Prievidza |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa