Futbola
Euskal Selekzioa
M.D. | eitb.eus
Oraindik Euskal Selekzioaren eta Tunisiaren arteko neurketarako sarrerak eros daitezke. Ostiralean, abenduaren 30ean, 20:30etan izango da partida.
San Mames.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Euskal Selekzioa eta Tunisiako selekzioaren arteko partidarako sarrerak salgai daude Interneten eta salmenta-puntuetan. Ostiralean, abenduaren 30ean, 20:30etan izango da neurketa.
Merkeenak Beheko Hego eta Ipar Harmailetakoak dira, 15 euroko prezioan. Fondoetako Goiko Harmailetarako sarrerak 18 euroan daude, eta garestienek 22 euroko salneurria dute; Goiko eta Beheko Ekialde Harmailetakoek eta Nagusikoek, hain zuzen.
Internet bidez eros daitezke, Euskal Futbol Federazioaren web-orrian. San Mameseko txarteldegian ere lor daitezke (10:30etatik 13:30ak arte, 17:30etatik 20:00ak arte, eta ostiralean partidaren hasiera ordura arte), eta Araba eta Gipuzkoako federazioetako egoitzetan.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa