Futbola
Harrobiaren sariak
Erredakzioa
Batzorde teknikoak bi euskal jokalari hauek sartu ditu futbolari gazteen hamaikako onenan. Athletic ere saritua izan da harrobia gehien bultzatu duen kluba izan delako urte honetan.
Mikel Oyarzabal. Argazkia: EFE
Futbol Draft harrobia bultzatzeko asoziazioko batzorde teknikoak 2016. urteko hamaikakorik onenak publikatu ditu, bai gizonezkoen bai emakumezkoen mailetan. Mikel Oyarzabal eta Mikel Merino euskal jokalariak hautatuak izan dira.
Gizonekoen mailan, hauxe da urrezko hamaikakoa: Antonio Sivera, Pol Lirola, Jorge Mere, Jesus Vallejo, Aaron Martin; Daniel Ceballos, Mikel Merino; Javier Ontiveros, Marco Asensio, Mikel Oyarzabal; eta Borja Mayoral.
Gainera, Iñaki Saez presidente duen, eta Julen Lopetegik, Albert Celadesek, Luis de la Fuentek, Santi Deniak, Jorge Vildak, Pedro Lopezek eta Vicente Mierak osatzen duten batzorde teknikoak Athletic saritu du harrobia gehien bultzatu duen kluba izan delako urte honetan.
Urrezko hamaikakoa:
Atezaina: Antonio Sivera (Valentzia)
Eskuin hegaleko defentsa: Pol Lirola (Juventus)
Ezker hegaleko defentsa: Aaron Martin (Espanyol)
Erdiko eskuin defentsa: Jesus Vallejo (Eintracht)
Erdiko ezker defentsa: Jorge Meré (Sporting Gijon)
Eskuin erdilaria: Daniel Ceballos (Betis)
Ezker erdilaria: Mikel Merino (Borussia Dormund)
Eskuin hegaleko erdilaria: Javier Ontiveros (Malaga)
Ezker hegaleko erdilaria: Mikel Oyarzabal (Reala)
Punta erdia: Marco Asensio (Real Madril)
Aurrelaria: Borja Mayoral (Wolfsburgo)
Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa