12:41

Futbola

San Mamesen

Euskal Selekzioak Tunisiaren aurka jokatuko du hilaren 30ean

Agentziak | Erredakzioa

Bi taldeek San Mamesen neurtuko dituzte indarrak. Bigarren aldiz jokatuko dute elkarren aurka; aurrekoan 2011n jokatu zuten eta Tunisia gailendu zen 0 eta 2.

  • Partida San Mamesen jokatuko dute. Argazkia: EiTB.

    Partida San Mamesen jokatuko dute. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Selekzioak Tunisia izango du aurkari hilaren 30ean San Mamesen, Euskadiko Futbol Federazioak aditzera emandakoaren arabera. Tunisia 34. postuan da FIFAko sailkapenean.

Bi taldeek elkarren aurka jokatzen duten bigarren neurketa izango da. 2011n jokatu zuten lehen aldiz, abenduaren 28an, San Mames zaharrean. Orduan tunisiarrak gailendu ziren 0 eta 2.

Henryk Kasperczak poloniarrak zuzentzen duen taldea Afrikako Kopa prestatzen ari da. Txapelketa urtarrilaren 15ean hasiko dute, Senegalen aurka.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 Zuzenean 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena