14:05

Futbola

Eta orain, zer?

'Brexit'ak eragina izango du kirol munduan

Valentin Elguezabal | ETB

Europar Batasuneko taldeetan, kirolari britainiarrak, Espainian kasurako, estrakomunitarioak izango dira.

1:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzen den egunean Bosman legea bertan behera geratuko da, eta lan immigrazioari dagokion araudia indarrean jarriko dute irletan.

Hortaz, Premier Leaguen eta beste kirol batzuetan dauden kirolariek bertako txapelketetan jokatzeko beste baldintza batzuk bete beharko lituzkete, gainerako atzerritarren antzera.

Esaterako, gaur egun 400 bat jokalari daude kontinentetik Premier Leaguera joandakoak, eta horietatik 300 batek baino ez lukete araudia beteko. Egoera horretan geldituko lirateke Ander Herrera, Juan Mata eta De Gea, esaterako.

Europako txapelketetan, berriz, eragina ez litzateke handia izango. Europar Batasuneko taldeetan bestalde, kirolari britainiarrak, Espainian kasurako, estrakomunitarioak izango dira.

Horren ondorioz, adibide legez, Real Madrilek Danilo, Casemiro, Bale eta Keylor Navasen artetik bat kanpoan utzi beharko luke.

Kontratazioak, garestiago

Horrez gain, uharteetan etxeko kirolariak, batez ere gazteak kontratatzea asko garestituko litzateke. Baina horretarako bi urte geratzen dira arauak aldatzeko eta moldatzeko.

Baliteke Britania Handiak Norvegiak eta Suitzak Europar Batasunarekin daukaten akordioren antzeko bat lortzea.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena