Futbola
Garaipena
eitb.eus
Partida eskasa jokatu dute bi taldeek. Santellik egin du lehen gola lehen zatian, eta Markel Bergarak banakoa, bigarrenean.
Albisteak (1)
Euskal Selekzioak garaipena lortu du, penaltietan, Korsikaren aurka jokatutako partidan.
Arauzko 90 minutuak banako emaitzarekin amaitu dira, eta irabazlea penalti jaurtiketen bidez erabaki behar izan dute.
Neurketa txarra jokatu dute bi taldeek, aspergarria, lehen zatian batez ere. Lehen 45 minutuetan ez da ia gol-aukera argirik izan. Erritmo barik eta oso ideia gutxirekin, ez da arriskurik izan bi ateetan.
Hala ere, korsikarrak aurretik jarri dira markagailuan 19. minutuan, Santellik etekina atera diolako euskal jokalariek atzean egindako hutsari.
Bigarren zatiko lehen minutuetan, jokoak hobera egin du. Erritmo eta intentsitate handiagoa izan du norgehiagokak. Lehen aukeran, Euskal Selekzioak gola egin du: Markel Bergara izan da golegilea, Susaetak egindako erdiraketa buruarekin errematatuz.
Hortik aurrera, partidak behera egin du berriro, amaiera arte.
Penalti jaurtiketetan Euskal Selekzioa nagusitu da, 8-9.
Euskal Selekzioaren hasierako hamaikakoa: Iraizoz, Yuri, Gurpegui, Elustondo, Garrido, Iturraspe, Rico, Capa, Zurutuza, Xabi Prieto eta Eraso.
Bigarren zatian atera dira Riesgo, Susaeta, Sabin Merino, Zaldua, Mikel González, Bergara, Ansotegi eta Dani García.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa