Futbola
Abenduaren 30ean eta 31n
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Egutegiko aldaketak direla medio, maiatzaren 15ean bukatuko da Liga, Kopako finala 21ean jokatuko da, Txapeldunen Ligakoa 28an, eta Espainiako selekzioak egun gehiago izango ditu Eurokopa prestatzeko.
Arruabarrenaren gola. Argazkia: EFE
Futbol Liga Profesionalarekin bat eginez, Espainiako Futbol Federazioak onartu egin du Espainiako Futbolarien Elkarteak egindako proposamena. Hori dela eta, Lehen Mailako 17. jardunaldia abenduaren 30ean eta 31n jokatuko da, eta, hortaz, aurreikusita zegoena baino astebete lehenago bukatuko da Liga.
"Salbuespen egoera" dela azpimarratuta, futbolariek onartu egin dute lan egiteko salbuetsita izaten dituzten egun horietan Liga jokatzea, Espainiako selekzioak Frantziako 2016ko Eurokopa prestatzeko denbora gehiago izan dezan. Vicente del Bosque entrenatzailea kexatu ostean etorri da aldaketa, egutegia zehazterakoan "selekzioaren interesak" ez direla aintzat hartu esan ondoren.
Hortaz, egutegian egindako aldaketak direla medio, Liga maiatzaren 15ean bukatuko da, Kopako finala 21ean jokatuko da, Txapeldunen Ligakoa 28an, eta aldaketa horiei esker libre geratzen diren egunak Espainiako selekzioak Eurokopa hobeto prestatzeko erabiliko dituzte.
Lehen mailako euskal taldeek partida hauek jokatuko dituzte abenduaren 30ean edo 31n:
Real Madril - Reala
Eibar - Sporting
Celta - Athletic
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa