Futbola
Costa Ricaren aurka (2-1)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Katalanak ez du bere ideia politikoak adierazteko arazorik izan, Kopako finalean himnoaren kontrako txistualdia egin zutenen alde agertu zen. Horrek guztiak Leongo zaleen haserrea piztu du.
Gerard Pique. Argazkia: EFE
Leongo zaleek begitan hartu dute Gerard Pique Bartzelonako jokalaria. Espainiako Selekzioa Leonera heldu zenetik txistuak entzun behar izan ditu katalanak, eta Costa Ricaren aurka Reino de Leonen jokatutako partidan ere txistualdia jaso zuen.
Piquek ez du bere ideia politikoak adierazteko arazorik izan, Kopako finalean himnoaren kontrako txistualdia egin zutenen alde agertu zen eta Barçak egindako jaian Kevin Roldan aipatu zuen. Horrek guztiak Leongo zaleen haserrea piztu du.
Real Madrileko Iker Casillas eta Sergio Ramos jokalariek, bestalde, zaleen babesa jaso dute uneoro.
Espainiaren garaipena
Espainiako Selekzioak Costa Rica gainditu zuen (2-1) Reino de Leonen jokatutako lagunarteko partidan. Espainiarren golak Alcacerrek eta Fabregasek egin zituzten.
Fitxa teknikoa:
2 - Espainia: De Gea; Carvajal, Marc Bartra, Sergio Ramos (Pique, 58'), Bernat; San Jose (Busquets, 73'), Koke (Cazorla, 58'), Cesc (Isco, 82'), Aleix Vidal (Vitolo, 46'), Nolito (Silva, 58') eta Alcacer.
1 - Costa Rica: Keylor Navas; Christian Gamboa, Michael Umaña, Giancarlo Gonzalez, Roy Miller, Junior Diaz (Aguilar, 81'); Celso Borges (Saborio, 89'), David Guzman (Cubero, 68'); Joel Campbell, Bryan Ruiz eta Johan Venegas (Vega, 67').
Golak:
0-1, 6': Venegas.
1-1, 8': Alcacer.
2-1, 30': Cesc.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa