17:01

Futbola

Amerika Kopa

Argentina eta Brasil, Amerikako tronua eskuratzeko lehian

ERREDAKZIOA

Leo Messiren Argentina eta Neymarren Brasil dira Amerika Kopa irabazteko faborito nagusiak. Txile anfitrioiak eta Kolonbiak ere Kopa nahi dute.

1:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Selekzioen arteko txapelketarik zaharrena da Amerika Kopa. 1916an hasi zen. Ehungarren urteurrena ate joka dator. 44. ekitaldia Txilen jokatuko da gaurtik aurrera. Gorriek ez dute sekula irabazi txapelketa. Orain dute aukera. Selekzioaren azken urteotako bilakaera ikusirik, zaleen babesarekin, gailurrera iritsi nahi dute Claudio Bravok, Alexis Sanchezek eta enparauek. Txile-Ekuador, txapelketaren estreinako partida Santiagon.

Leo Messi izango da lehiaketako erdigunea. Munduko txapelketara baino gorputzaldi hobean iritsi da Amerika Kopara. Argentinak aurrelari sorta paregabea izango du txapelketan. Tata Martino da hautatzailea. Uruguai eta Paraguai multzo berean dira, azken ekitaldiko finala jokatu zuten bi selekzioak. Txarruak gailendu ziren orduko hartan Argentinan. Egungo txapeldunak Luis Suarezen hutsunea izango du. Bartzelonako aurrelariak zortzi partida ofizialeko zigorra bete beharko du oraindik, Mundialeko auziaren ondorioz. Cavanik hartuko du Suarezen lekukoa Uruguaiko selekzioan.

Beste multzoan, Brasilek eta Kolonbiak neurtuko dituzte indarrak. Dungaren selekzioak Mundialean gertatutakoa ahaztu nahi du. Neymar izango da, beste behin, selekzio-burua. Kolonbiak, berriz, Radamel Falcaoren irribarrea berreskuratuko du. Munduko Kopan egindakoari segida eman nahi diote, bertan izan ziren izar guztiekin. Goi-mailako txapelketa izango da Txilen gaurtik aurrera.

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena