Futbola
Saria
Erredakzioa
Portugaldarrak Leo Messi argentinarra eta Manuel Neuer alemaniarra gainditu ditu.
Cristiano Ronaldok irabazi du 2014ko Urrezko Baloia. Argazkia: EFE
galeriak (1)
Cristiano Rolando Real Madrileko aurrelariak irabazi du 2014ko Urrezko Baloia. Bere ibilbideko hirugarrena jaso du portugaldarrak Zuricheko (Suitza) sari banaketan.
Iaz ere Cristiano nagusitu zen, eta bestea 2008. urtean eman zioten, Manchester Unitedeko jokalaria zenean. Madrildarraren helburua Messiren marka berdintzea eta, ondoren, gainditzea da. Argentinarrak lau ditu.
Cristiano Ronaldo izan zen aurreko denboraldiko golegile nagusia BBVA Ligan eta baita Txapeldunen Ligan ere. Bera izan zen, gainera, bere taldeak lortutako tituluen erreferentea.
Jokalari portugaldarrak botoen %37,66 jaso ditu, Messi argentinarrak %15,76, eta Manuel Neur Bayerneko alemaniarrak %15,72.
Sarituak:
Jokalari onena (emakumezkoa): Nadine Kessler (ALE/Wolfsburgo).
Entrenatzaile onena (gizonezkoetan): Joachim Löw (ALE/Alemaniako hautatzailea).
Entrenatzaile onena (emakumezkoetan): Ralf Kellermann (ALE/Wolfsburgo).
Puskas Saria (urteko golik onena): James Rodriguez (KOL/Real Madril).
Hamaikakorik onena:
Atezaina: Manuel Neuer (ALE/Bayern Munich).
Atzelariak: Sergio Ramos (ESP/Real Madril), Thiago Silva (BRA/Paris Saint-Germain), David Luiz (BRA/Paris Saint-Germain), Philipp Lahm (ALE/Bayern Munich).
Erdilariak: Andres Iniesta (ESP/Bartzelona), Toni Kroos (ALE/Real Madril), Angel Di Maria (ARG/Manchester United).
Aurrelariak: Arjen Robben (HOL/Bayern Munich), Lionel Messi (ARG/Bartzelona) eta Cristiano Ronaldo (POR/Real Madril).
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa