18:28

Futbola

San Mamesen

Euskal Selekzioa-Katalunia, abenduaren 28an

Erredakzioa

Kataluniako Federazioak kaleratu du Gabonetan jokatuko dela Euskal Selekzioaren eta Katalunairen arteko partida. Euskadikoak ez du baieztatu.

  • Euskal selekzioko jokalariak, Peruren aurkako partidan. Efe.

    Euskal selekzioko jokalariak, Peruren aurkako partidan. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Selekzioa eta Katalunia aurrez aurre izango dira hirugarren aldiz, Kataluniako Federazioak esan duen bezala. Aurrenekoa 2006ko urrian izan zen, Bartzelonan, eta bina berdindu zuten. 2007ko abenduan, berriz, bana egin zuten San Mamesen.

Euskal Selekzioaren eta Kataluniaren aurreneko partida 1915eko urtarrilaren 3ean jokatu zen. Neurketa honetan 100. urteurrena ospatuko da.

Euskadiko eta Kataluniako federazioek abenduan elkarren aurka San Mamesen jokatzeko aukera negoziatu dute egunotan. Halere, Euskadikoak ez du oraindik baieztatu,

Euskal Selekzioa Boli Kostaren aurka jokatzekoa zen, eta Kataluniakoa, berriz, Kroaziaren aurka. Baina, azkenean elkarren kontra arituko dira Gabonetako partidan.

Neurketa abenduaren 28an, igandean, jokatuko da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena