Futbola
2016ko Eurokopa
Erredakzioa
Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak Eslovakiaren (urriaren 9an) eta Luxenburgoren (urriaren 12an) kontrako partidetarako deialdia eskaini du.
Vicente del Bosqueren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Vicente del Bosque Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak Eslovakiaren (urriaren 9an) eta Luxenburgoren (urriaren 12an) kontrako partidetarako deialdia eskaini du. 2016ko Eurokopako sailkatze faseko neurketak izango dira, eta zerrendako nobedade nagusiak Valentziako Rodrigo Moreno, Bayerneko Bernat eta Barçako Gerard Pique dira.
Bestalde, azken deialdiarekin alderatuta, Del Bosquek ez ditu Mikel San Jose (Athletic), Marc Bartra (FC Bartzelona), Isco (Real Madrid) eta Munir (Barça) jokalariak deitu.
DEIALDIA:
ATEZAINAK: Iker Casillas (Real Madril), David de Gea (Manchester United) eta Kiko Casilla (Espanyol).
ATZELARIAK: Dani Carvajal (Real Madril), Raul Albiol (Napoli), Juanfran (Atletico Madril), Cesar Azpilicueta (Chelsea), Sergio Ramos (Real Madril), Jordi Alba (Bartzelona) eta Gerard Pique (Bartzelona).
ERDILARIAK: Sergio Busquets (Bartzelona), Jorge Resurrección 'Koke' (Atletico Madril), Cesc Fabregas (Chelsea), Santi Cazorla (Arsenal), Andres Iniesta (Bartzelona), Raul Garcia (Atletico Madril), David Silva (Manchester City), Ander Iturraspe (Athletic) eta Juan Bernat (Bayern Munich).
AURRELARIAK: Pedro Rodriguez (Bartzelona), Diego Costa (Chelsea) eta Rodrigo eta Paco Alcacer (Valentzia).
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa