13:01

Futbola

Eurokopa 2020

Bilbon jokatuko da 2020ko Eurokopa

Mikel Dominguez | eitb.eus

San Mames aukeratu dute, 2020ko Eurokopa hartzeko 13 egoitzen artean. Europa osoan zehar jokatuko da txapelketa, lehenengo aldiz. Londresen izango da finala.

1:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbo aukeratu dute 2020ko Eurokopa hartzeko egoitzen artean, UEFAk Genevan (Suitza) iragarri duen bezala. Kontinente osoan zehar jokatuko da txapelketa, 60. urteurrena ospatzeko. Hamahiru egoitza ezberdinetan jokatuko da Eurokopa.

San Mamesek, 53.333 ikuslerentzako tokiarkein, multzoen faseko hiru partida eta final-zortzirenetako bat hartuko ditu. Final-erdiak eta finala Wembley zelaian izango dira, Londresen.

Munich (Alemania), final-erdiak eta finala hartzeko beste hautagaia, Baku (Azerbaijan), Roma (Italia) eta San Petersburgo (Errusia) final-laurdenak hartuko dituzten hiriak dira. Lehenengo partidak hartzeko beste zazpi hiriak, Bilborekin batera, honakoak dira: Kopenage (Danimarka), Bukarest (Errumania), Amsterdam (Herbehereak), Dublin (Irlandako Errepublika), Budapest (Hungaria), Brusela (Belgika) eta Glasgow (Eskozia).

Espaianiako selekzioak Bilbon jokatzea dago aurreikusita.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena