Futbola
1-1
Erredakzioa
Alexisen gola berdindu du Godinek Nou Campen, eta, horrenbestez, BBVA Liga eskuratu du Atletico Madrilek.
Atleticok bere hamargarren Liga irabazi du, hamazortzi urte geroago, Bartzelonaren aurka berdinketa lortuta (1-1), Godinen golari esker 49. minutuan. Bartzelonak ezer irabazi gabe bukatu du denboraldia.
Kataluniako taldea aurretik jarri zen markagailuan, Alexis Sanchezen golari esker, baina Atleticok gogo gehiago jarri zituen, eta txapelketa eskuratu du. Camp Nouko talderik onena izan zen Atletico, Diego Costa eta Arda Turan lesionatu ziren arren, 22. minutua baino lehen. Adorez irabazi zuen Atleticok, denboraldiko bere argumenturik sendoena.
Bi taldeen artean jokatutako aurreko partidetako gidoi bera errepikatu zen. Bartzelonak, antza, ez du ezer ikasi. Akats berdinak egin ditu, eta zurigorrien presioa jasan behar izan du.
Berdinketaren ostean, Atletico atzean babestu zen, eta Bartzelonak erritmoa jarri arren, ezinezkoa izan zitzaion neurketa iraultzea.
FITXA TEKNIKOA
Bartzelona: Pinto; Alves, Pique, Masche, Adriano; Busquets (Song, 57. min), Iniesta, Cesc (Xavi, 76. min); Alexis, Messi eta Pedro (Neymar, 62. min).
Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godin, Filipe Luis; Arda Turan (Raúl García, 22. min), Gabi, Tiago, Koke; Diego Costa (Adrián, 16, Sosa, 71. min) eta Villa.
Golak: 1-0, 33. min: Alexis. 1-1, 49. min: Godin.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa