11:21

Futbola

Premier League

David Moyes entrenatzailea kargutik kendu du Manchester United taldeak

Erredakzioa

Klubak berak Twitter bidez iragarri duenez, Ryan Giggs jokalari beteranoak beteko du oraingoz Moyesen lekua.

  • David Moyes, David De Gearen ondoan. Efe.

    David Moyes, David De Gearen ondoan. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

David Moyes Manchester United taldeko entrenatzaileak "kluba utzi du", Manchesterrek berak Twitter bidez iragarritakoaren arabera.

Deabru gorrien aulkian izan den ia 10 hilabeteetan egindako "lana, zintzotasuna eta prestutasuna" eskertu dizkio klubak.

Moyes eskoziarrak presio handia jasan du azken asteetan taldeak izandako emaitza txarren ondorioz. David Moyesek Alex Ferguson herrikidearen lekua bete zuen uztailean, sei denboralditarako kontratua sinatuta.

Kargugabetzea iragarri eta berehala, klubak Moyesen ordezkoaren izena eman du: Ryan Giggs jokalari beteranoak egingo ditu entrenatzailea lanak, zuzendaritzak beste entrenatzaile bat aurkitu arte.

Gaur egun, Manchester United sailkapeneko zazpigarren postuan dago; 57 puntu ditu eta Liverpool liderra 23 puntura dauka, liga amaitzeko lau partida falta direnean.

Txapeldunen Ligatik kanpo

Moyesen gidaritzapean, Manchesterrek ligako sei partida galdu ditu etxean, eta Txapeldunen Ligatik kanpo geratu da final-laurdenetan, Bayern Munichen aurka galduta.

Martxoan, zenbait zalek hegazkin bat alokatu zuten, Old Trafforden gainetik hegan egin zezan, mezu hau zuen pankarta bat erakusteko: "Wrong one – Moyes out" (Okerreko aukera Moyes kanpora).

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena