Futbola
2020ko Eurokopa
Erredakzioa
UEFAko zuzendaritza batzordea Bizkaiko hiriburuan bildu da, Angel Maria Villar UEFAko presidenteordeak Espainiako Federazioaren presidentetzan 25 urte eman dituela ospatzeko.
Espainiako futbol selekzioa. Efe.
Gianni Infantino UEFAko idazkari nagusiak iragarri egin du Espainiako selekzioak San Mamesen jokatuko duela Bilbo 2020ko Eurokopako izendatuz gero eta Espainiako taldeak Eurokopa jokatzeko sailkatzea lortzen badu.
"Bilbo egoitzetariko bat bada, eta Espainia sailkatu egiten bada, selekzioak gutxienez bi partida jokatuko ditu San Mamesen", esan du Infantinok UEFAko zuzendaritza BATZORDEAK Bilbon bertan egindako bileran. Bilera horrekin Angel Maria Villar UEFAko presidenteordeak Espainiako Federazioaren presidentetzan 25 urte eman dituela ospatu dute.
Horrez gain, idazkari nagusiak esan du Gibraltarrek 2016ko Eurokopan parte hartuko duela aurreratu du, "UEFAko kidea delako", baina sailkatze fasean Espainiaren aurka jokatu barik.
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:15 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa