18:32

Futbola

Kopako zozketa: 1/16

Algeciras-Reala, Celta-Athletic eta Malaga-Osasuna, Kopan

Erredakzioa

Final hamaseirenetako joaneko partida abenduaren 6a eta 8a artean jokatuko da. Itzulekoa, berriz, abenduaren 18an. Final handia apirilaren 19rako aurreikusi dute.

0:36
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2014ko Errege Kopako final hamaseirenetako zozketa egin dute goizean Vicente Calderon futbol zelaian. Joaneko partidak abenduaren 6a eta 8a artean jokatuko dira, eta itzulekoak, berriz, abenduaren 18an.

Final zortzirenei dagokienez, joaneko norgehiagokak urtarrilaren 8an jokatuko dituzte eta itzulerakoak, astebete geroago, urtarrilaren 15ean.

Final-laurdenetako kanporaketak ere urtarrilean izango dira, 22an joaneko partidak eta 29an itzulekoak.

Finalerdiak otsailerako aurreikusita daude: 5ean joanekoa eta 12an itzulekoa.

Final handia apirilaren 19an jokatuko da, liga txapelketa amaitu baino hilabete lehenago.

Final hamaseirenetako zozketatik ondorengo kanporaketak atera dira:

Olimpia de Xàtiva-Real Madril

Algeciras-Reala

Kartagena-Bartzelona

Sant Andreu-Atletico Madril

Racing de Santander-Sevilla

Gimnàstic de Tarragona-Valentzia

Lleida-Betis

Recreativo-Levante

Girona-Getafe

Alcorcon-Granada

Las Palmas-Almeria

Jaen-Espanyol

Celta-Athletic

Malaga-Osasuna

Valaldolid-Rayo

FINAL-ZORTZIRENAK

17. Valladolid-Rayo/r Recreativo Huelva-Levante

18. Alcorcon-Granada/Jaen-Espanyol

19. Las Palmas-Almeria/Racing-Sevilla

20. Olímpic Xátiva-Real Madril/Malaga-Osasuna

21. Kartagena-Bartzelona/Girona-Getafe

22. Nastic-Valentzia/Sant Andreu-Atletico

23. Lleida-Betis/Celta-Athletic

24. Algeciras-Reala/Vila-real-Elx

FINAL-LAURDENAK

25. 18 VS.20
26. 17 VS. 21
27. 24 VS. 19
28. 22 VS. 23

FINALERDIAK

29. 26 VS. 27
30. 25 VS. 28

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena