Futbola
Adelante Liga
Erredakzioa
Armaginek ezin izan diote Madrileko taldeari irabazi, eta bederatzi punturekin Adelante Ligako sailkapenaren behealdean jarraitzen dute.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Eibarrek berdinketa lortu du Alcorconen aurka Ipuruan. Partida golik gabe amaitu da (0-0), baina armaginek gola sartzeko abagune asko izan dituzte. Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldeak, ordea, ez du asmatu aurkariaren ate aurrean.
Dani Gimenez atezaina izan da Alcorconeko jokalaririk onena. Gimenezek erantzun bikainak eman dizkie Alain Eizmendi, Jota Peleteiro eta Urko Vera jokalarien jaurtiketei, eta bere taldeak porrota jasotzea eragotzi du.
Alcorconen aurka lortutako berdinekatarekin bederatzi puntu ditu Eibarrek, eta Adelante Ligako sailkapeneko behealdeko postuetan dago talde armagina.
Fitxa teknikoa:
0 - Eibar: Xabi; Lillo, Albentosa, Raul Navas, Yuri; Errasti, Dani Garcia; Capa (Morales, 75. min), Jota Peleteiro (Diego Jimenez, 84. min), Alain Eizmendi (Urko Vera, 64. min); eta Arruabarrena.
0 - Alcorcon: Dani Gimenez; Nagore, Babin, Chema (Sergio Mora, 78. min), Camille; Jony, Ruben Sanz; Fernando Sales, Cristian Alfonso (Martinez, 60. min), Juli (Pacheco, 82. min); eta Sergio Prendes.
Epailea: Jose Ramon Piñeiro Crespo (Asturias).
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa