12:04

Futbola

Adierazpenak

Guardiola: 'Ingalaterran entrenatzeko aukera izatea espero dut'

Erredakzioa

Kataluniako prestatzaileak Ingalaterrako ligan entrenatzeko erronkarako prest dagoela azaldu du. 'Zaleek eta giroak', Premierra ikusgarria egiten dutela onartu du.

  • Guardiola eta Vicente del Bosque. Argazkia: EFE

    Guardiola eta Vicente del Bosque. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pep Guardiola Bartzelonako teknikari ohiak Ingalaterrako futbola oso gustuko duela eta etorkizunean bertako talde bat gidatzearen erronka hartzea espero duela azladu du, ‘The Guardian’ egunkariarentzat eginiko adierazpenetan.

“Ingalaterrako futbola betidanik ikusgarria iruditu zait, batez ere, zaleek sortzen duten giroagatik. “Horregatik, etorkizunean bertan entrenatzeko aukera izatea espero dut”, esan du Pep Guardiolak.

“Italian zaleek ondo jokatzen duzunean babesten zaituzte, baina galtzean hil nahi zaituzte. Ingalaterran beti babesten zaituzte, eta hori ondo dago”, azaldu du katalanak.

“Etorkizunean Ingalaterran entrenatzeko erronka hartu nahi dut, beste jokalari batzuek eta teknikari batzuek bizi izan duten esperientzia izateko. Premier Leaguen parte hartzea paregabea da”, esan du Guardiolak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena