19:18

Futbola

BBVA Liga

Sevillak Michel kargutik kendu eta Unai Emery fitxatu du

Erredakzioa

Michel 2012ko otsailean heldu zen Sevillako aulkira Marcelino Garcia ordezkatzeko. Ligan 36 neurketa zuzendu ditu eta 13 garaipen, 11 berdinketa eta 14 porrot erdietsi ditu

  • Jose Miguel Gonzalez 'Michel' entrenatzailea. Argazkia: EFE

    Jose Miguel Gonzalez 'Michel' entrenatzailea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Maria del Nido Sevillako presidenteak Jose Miguel Gonzalez 'Michel' lehen taldeko entrenatzailea kargutik kendu du arratsaldean. Michelek hamaika hilabete eman ditu karguan eta denboraldi amaierara arte kontratua zuen. Sevillak Unai Emery entrenatzaile gipuzkoarra fitxatu du 2014ra arte.

Michel 2012ko otsailean heldu zen Sevillako aulkira Marcelino Garcia ordezkatzeko. Ligan 36 neurketa zuzendu ditu eta 13 garaipen, 11 berdinketa eta 14 porrot erdietsi ditu.

Aurten Sevillak 12. tokian itxi du lehen itzulia 22 punturekin, 2002-03 denboraldiko puntu kopuru berdina. Sevillak mende honetan izan duen markarik txarrena da.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena