21:42

Osasuna

EA SPORTS LIGA

Osasuna Europara begira jarri da, Sevillari irabazita (1-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ruben Garciaren gol ikusgarri batek hirugarren garaipena jarraian eman dio talde gorritxoari eta Europako postuen lehian jarri da bete-betean 44 punturekin. Vicente Morenoren taldeak jokalari bat gehiagorekin jokatu du 60 minutuz, Lukebakiok txartel gorria ikusi ostean.

  • Osasunako jokalariak Ruben Garciaren gola ospatu dute. Argazkia: EFE

    Osasunako jokalariak Ruben Garciaren gola ospatu dute. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak sufritutako garaipena eskuratu du Sevillaren aurka (1-0) Ruben Garciak faltaz erdietsitako gol eder bati esker, nahiz eta andaluziarrak bat gutxiagorekin aritu diren 60 minutuz, epaileak Dodi Lukebakio egotzi baitu lehen zatian.

Ruben Garciak lortu du neurketako gol bakarra 25. minutuan, falta jaurtiketa izugarri batekin. Gorritxoen erasoko jokalariak angelu-angelutik sartu du baloia, denboraldiko bere laugarren gola erdietsita.

Gauzak gehiago zaildu zaizkio Sevillari 32. minutuan. Izan ere, Adrian Cordero Vega epaileak txartel gorria erakutsi dio Dodi Lukebakio Sevillako jokalariari, Alejandro Catena atzelari gorritxoari esku-zartako bat emateagatik. Catenak falta egin dio aurrelari belgikarrari kontraeraso bat geldiarazten saiatzeko, eta hark hura kolpatuz erantzun du.

Bigarren zatian, dena alde zuela, Osasunak ez du jakin Sevillaren atean arrisku sortzen, eta, aitzitik, Andaluziako taldearenak izan dira aukera nabarmenenak.

Dena dela, Osasunak markagailuari eutsi dio hirugarren garaipena bereganatzeko jarraian, eta horri esker Europako postuekin amesten jarri da, mailari eusteko sufritu beharrean den Sevillaren kontura.

Fitxa teknikoa:

1 - Osasuna: Herrera; Areso, Boyomo, Catena (Bryan, 46. min), Herrando, Bretones (Juan Cruz, 66. min); Pablo Ibañez (Iker Muñoz, 46. min), Torró, Aimar; Rubén García (Kike Barja, 89. min) eta Budimir (Arnaiz, 84. min).

0 - Sevilla: Nyland; Carmona (Suso, 78. min), Badé, Kike Salas, Pedrosa; Agoumé, Saul, Juanlu, Hormigo (García Pascual, 38. min); Sow (Peque, 78. min) eta Lukebakio.

Gola: 1-0, 25. min: Rubén García.

Epailea: Cordero Vega (Kantabriako Batzordea). Txartel horiak: Pablo Ibañez, Areso, Catena eta Bryan (Osasuna); Carmona eta Juanlu (Sevilla). Gorria atera dio Lukébakiori 32. minutuan, Catenari besoarekin emandako kolpe bategatik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    14 13:25 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 5. etapa
    14 15:00 - 20:00 TXIRRINDULARITZA | Navarra Women's Elite Classic 2025

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen