16:13

Osasuna

EA Sports Liga

Osasunak Girona mendean hartu du, eta Lehen Mailan jarraitzeko pauso erabakigarria eman du (2-1)

EITB Media

Gaurko garaipenarekin gorritxoek ziurgabetasun etapa itxi dute, eta lehen mailan jarraitzeko aurrerapauso handia egin du Vicente Morenoren taldeak. Partidako golegileak Budimir eta Pablo Ibañez izan dira Osasunarentzat, eta Asprilla Kataluniako taldearentzat.

  • Osasuna vs Girona

    Osasuna vs Girona Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak 2-1 irabazi du Gironaren aurka Sadar futbol-zelaian, 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita hamaikagarren jardunaldian.

Talde gorritxoak garaipena lortu du Gironaren aurka, eta jaitsiera postuetatik urrundu da Budimir eta Ibañezen golei esker. Bederatzi jardunaldiren ostean, Osasunaren lehen garaipena izan da.

Budimirrek ireki du markagailua, buruz, 38. minutuan, eta Ibañezek area kanpotik egindako jaurtiketa batekin handitu du etxekoen abantaila, amaierako hamar minutu falta zirenean. Asprilla kolonbiarrak, berriz, aldeak murriztu ditu gehitutako denboran.

Neurketaren lehen minutuetatik, tentsio handia nabaritzen zen zelaian, eta bi taldeen zehaztugabetasunak nabariak ziren. Osasunak partidaren lehen zatian baloiaren jabetza erabili du sendo mantendu den aurkariari min egiteko, eta atsedenaldiaren atarian lehen kolpea emateko aukeraren zain egon da

Budimirrek urteko 16. gola sartu aurretik, kroaziarrak huts argia egin du aukariaren atean. Partida bizituz joan da, eta, 25.ean, Danjumak gola sartu du talde bisitariarentzat, Kataluniako taldearen kontraeraso batean, baina baliorik gabe utzi du epaileak jokoz kanpo zegoelako.

Aukerak bata bestearen atzetik etorri dira Sergio Herrera sendo batekin atepean. 38. minutuan, baina, Aimarren erdiraketa bat baliatu du Budimirrek lehen zutoinean aurrea hartu eta 1-0ekoa jartzeko.

Jokoaren erritmoa moteldu egin da, eta gol aukerak ez dira egon 69. minutura arte; Arnauren jaurtiketa bat Herrerak baztertu eta Stuanik gola egin duen arte, baina gola baliorik gabe geratu da jokoz kanpo zegoelako.

Osasuna atzean sartu da, eta akats horrek puntu asko galarazi dizkio denboraldi honetan. Baina gero Vicente Morenok lauko defentsa egin du, eta estrategia aldaketak eragina izan du talde nafarrak joko zuzenaren aldeko apustua egin duenean.

79. minutuan, Aresoren hegaleko sake baten ondoren, Budimirrek area aurrean utzi dio baloia Pablo Ibañezi, eta horrek jaurtiketa indartsu batekin 2-0ekoa egin du.

Asprillak aldeak murriztu ditu denbora gehituan (2-1), baina Gironak ez du denborarik izan beste ezer egiteko.

FITXA TEKNIKOA

,2 – Osasuna: Herrera; Areso, Boyomo, Catena (Barja, 78. min), Herrando, Bretones (Juan Cruz, 87. min); Moncayola, Torro (Iker Muñoz,  78. min), Aimar (Unai Garcia, 87. min); Ruben García (Pablo Ibañez, 61. min), Budimir.

,1 – Girona: Gazzaniga: Arnau, David Lopez (Van de Beek,  93. min), Krejci, Blind; Tsygankov (Asprilla, 51. min), Romeu (Ivan Martin, 61. min), Arthur, Herrera (Portu,  93. min), Danjuma; Abel Ruiz (Stuani, 61. min).

Golak: 1-0, 38. min: Budimir. 2-0, 79. min: Pablo Ibañez. 2-1, 96. min: Asprilla.

Epailea: Gonzalez Fuertes. Txartel horia atera die Osasunako Barja eta Juan Cruz jokalariei, eta Gironako Stuani jokalariari.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    04 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    04 12:00 - 14:00 AIZKOLARITZA | Izeta IV vs Amundarain
    04 17:05 - 20:00 PILOTA | Buruz Burukoa: Altuna III vs Dario
    05 23:30 - 00:45 AREA TXIKIA | Rela vs Athletic Club partidako laburpena

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen