Osasuna
EA SPORTS LIGA
EITB MEDIA
Diziplina Batzordeak atzera bota du Nafarroako taldearen erreklamazioa. Osasunak iragarri du helegitea jarriko duela Apelazio Batzordean.
Iñigo Martinez, Osasunaren aurkako partidan. Argazkia: EFE.
Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) Diziplina Batzordeak ez du onartu Osasunak Bartzelonaren aurka jarritako helegitea, martxoaren 27an Lluis Companys futbol-zelaian jokatu zen Ligako partidan Iñigo Martinez zelairatzeagatik.
Batzordeak atzera bota du talde nafarraren erreklamazioa. Izan ere, martxoaren 17an jokalaria baja izan zen Espainiako selekzioan, arrazoi medikoengatik.
Osasunaren iritzian, Bartzelonak FIFAren Estatutuen eta Jokalarien Transferentziaren Araudiaren I. Eranskinaren 5. artikulua urratu zuen. Artikulu horren arabera, arrazoi medikoak argudiatuta selekziorako deialdian sartzen ez den jokalari batek, edo hura uzten duenak, ezingo du bere klubarekin partidarik jokatu selekzioaren deialdia igaro osteko bost egun naturaletan.
Osasunak iragarri du helegitea jarriko duela Apelazio Batzordean.
Hurrengo zuzenekoak
10 | 13:20 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 2. etapa |
10 | 17:40 - 20:00 | PILOTA | B Serieko Buruz Burukoa: Agirre vs Salaberria |
10 | 18:00 - 20:00 | HERRI KIROLAK | Luis Mari Bengoari omenaldia |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa