23:18

Osasuna

EA Sports Liga

Garaipenak ihes egin dio Osasunari azken minutuetan (1-1)

L. E .A | EITB MEDIA

86. minutuan adierazitako penalti argi batek mailari eusteko bidean aurrerapausoa ematea galarazi dio nafar taldeari.

  • Moncayola, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

    Moncayola, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak zapore garratzeko berdinketa lortu du Butarquen, EA Sports Ligako 30. jardunaldia itxi uen neurketan. Jorge Herrandok iruindarrak aurreratu ditu bigarren zatia hasi eta gutxira baina Rabak, penaltiz, banakoa egin du neurketako azken minutuetan.

Nafar taldeak lehen abisua eman dut 8. minutuan, baina Budimir ez da iritsi Aresok egindako erdiraketara, gutxigatik.

Leganesekoak ere saiatu dira eta Juan Cruzek egindako jaurtiketari erantzun ona eman dio Sergio Herrerak. Atezain gorritxoa ere zuhur aritu da Tapiak urrutitik egindako beste jaurtiketa batean, eta baloia aldaratu du, estu ibili bada ere.

Minutu horietan, talde biak beldurrez aritu dira zelaian, jokoan izan diren puntuak oso garrantzitsuak baitziren bientzat.

21. minutuan, Moncayolak jaurtiketa gogorra egin du eta Dminitrovicek baloia ukitzea lortu du, eta langa gainetik kanpora bidali du. Eta 30. minutuan, aukera oso argia izan du Budimirrek Orozek egindako jokaldi bikain baten ostean, baina kroaziarrak ez du errematatzen asmatu, ate osoa berarentzat izan duen arren.

Lucas Torrok, aldiz, baloia Leganesen atean sartzea lortu du 40. minutuan; baina, jokaldia aztertu ostean, epaileak gola baliorik gabe utzi du Ruben Garcia jokoz kanpo zegoelako erdiraketa egin duenean.

Budimirrek beste aukera argi bat izan du 43.ean, bularrarekin kontrol bikaina egin eta buelta erdia emanda errematatuta, baina baloia kanpora joan zaio zutoinaren ondo-ondotik.

Atsedenaldiaren atarian, gorritxoek susto galanta hartu dute Sergio Gonzalezek egindako erremate batean, baina Sergio Herrera bikain aritu da eta, azken unean, eskua sartu eta baloia aldaratu du.

Bigarren zatia hasi eta berehala iritsi da Vicente Morenoren taldearen gola. Jorge Herrandok egin du, korner bat bigarren zutoinetik errematatuta.

Budimirrek bigarrena egiteko aukera argia izan du ondoren, baina kroaziarrak ez du bere eguna izan eta huts egin du, nahiz eta erraz-erraza zirudien baloia atean sartzea.

76. minutuan, Herrerak merituzko beste geldiketa bat egin du, eta Rosierren jaurtiketari erantzun ona eman dio.

Penaltia eta berdinketa

Eta 86. minutuan epaileak Leganesen aldeko penaltia adierazi du, penalti argia, Abel Bretonesek aurkari bati heldu baitio area barruan. Rabak jaurti eta banakoa ezarri du markagailuan.

Fitxa teknikoa

1 - Leganes: Dmitrovic; Rosier, Nastasic (Miguel de la Fuente, 60. min), Sergio Gonzalez, Javi Hernandez (Diomande, 82. min); Tapia, Neyou, Cisse; Juan Cruz, Dani Raba, eta Diego Garcia (Munir, 70. min).

1 - Osasuna: Sergio Herrera; Areso, Catena, Boyomo, Bretones; Torro, Moncayola (Ibañez, 77. min), Aimar (Moi Gomez, 77. min); Ruben Garcia (Arnaiz, 88. min) eta Budimir (Raul Garcia, 88. min).

Goles: 0-1, 49. min: Herrando. 1-1, 87. min: Dani Raba, penaltiz.

Epailea: Victor Garcia Verdura (Kataluniako batzordekoa). Txartel horia atera die Leganeseko Neyou (55. min), Rosier (61. min) eta Dani Raba (62. min) jokalariei, eta Osasunako Aimar (45+1. min), Moncayola (72. min) eta Abel Bretones (86. min) jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:30 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioaren 3. jardunaldia

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen