16:27

Osasuna

Lesioa

Puñalek zuntz-haustura du

Erredakzioa

Iragan igandean, Valladoliden aurkako partidan, ezker hankan min hartu zuen Osasunako kapitainak eta erresonantzia magnetikoa egin diote. Ez du Espanyolen kontra jokatzerik izango.

  • Patxi Puñal Osasunako kapitaina. Argazkia: EITB

    Patxi Puñal Osasunako kapitaina. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Patxi Puñal Osasunako kapitainak zuntz-haustura du ezker hankako bikian eta Espanyolen aurkako neurketa ez du jokatzerik izango, talde gorritxoak bere webgunean gaur jakitera eman duenez.

Iragan igandean, Valladoliden aurkako partidan, ezker hankan min hartu zuen erdilariak eta erresonantzia magnetikoa egin diote San Miguel Klinikan. Medikuek pronostikoa baieztatu dute, baina ez dute baja eperik finkatu.

Gainera, Masoud Shojaei Irango jokalariak kolpea jaso zuen iragan igandean eta azterketak egingo dizkiote asteazkean. Marc Bertranek ez du lan saioa taldekideekin bete, eta Nino eta Lamah prestatzaile fisikoarekin entrenatu dira.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena