23:44

Osasuna

EA SPORTS LIGA

Enzo Boyomok luzapenean sartutako golak merezitako puntua eman dio Osasunari Mallorcan (1-1)

L. E. A. | EITB MEDIA

Vicente Morenoren taldeak Muniqik 79. minutuan penaltiz sartutako penaltia berdintzea lortu du.

  • Bryan Zaragoza eta Maffeo, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

    Bryan Zaragoza eta Maffeo, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak azken hasperenean lortu du puntu bat ateratzea, EA Sports Ligako 23. jardunaldia itxi duen neurketan. Boyomok egin du gorritxoen gola luzapenean eta Muniqik Jagoba Arrasataren Mallorcarena, 79.ean.

Vicente Morenok eta Jagoba Arrasatek euren talde ohien aurka jokatu dute gaur. Morenok, baina, palkotik ikusi behar izan du partida, zigortuta dagoelako.

Nafarroako taldea, Dani Pendin bigarren entrenatzailearen zuzendaritzapean, erasokor zelairatu dira, baloiaren jabetza izan dute eta nahiko erraz iritsi dira Greif atezainaren area ingurura. Hala ere, ez dute aukera argirik sortu.

Are gehiago, lehen zatiko aukerarik argiena etxeko taldeak izan du, Mallorcak, kontraerasoan. Navarrok pase bikaina eman dio Muniqiri eta Herreraren aurrean bakar-bakarrik zegoenean, Boyomok baloia kendu dio, eta arriskua uxatu du.  

Arrisku handirik sortu gabe —Osasunaren partetik, Moncayolak indarrik gabe egindako jaurtiketa bat, besterik ez— iritsi dira bi taldeak atsedenaldira (0-0).

Bigarren zatia hasteko, Pendinek Iker Muñoz zelairatu du Lucas Torroren ordez, erdilariak txartel horia ikusi du lehen zatian, eta bigarrena ere jasotzear izan da. Arriskua ekiditeko, Pendinek aldaketa egitea erabaki du.

Muniqi izan da erasoan saiatu den lehena. Navarrok emandako pasea ez du ondo aprobetxatu eta jaurtiketa Sergio Herreraren atearen alde batean jo du.

75. minutuan, baloiak Maffeoren besoan jo du Mallorcaren area barruan, baina Cordero Vega epaileak ez du ezer adierazi.

Bi minutu geroago, Moi Gomezek sekulako aukera izan du, baina baloia gora bota du, area txikian bakar-bakarrik egon arren.

79. minutuan, Catenak Muniqi bota du area barruan eta epaileak ez du zalantzarik izan eta penaltia adierazi du. Zigorra Muniqik berak jaurti eta sartu du, eta Mallorca aurretik jartzea lortu du (1-0).

Boyomoren gola

Epaileak 8 minutuz luzatu du norgehiagoka, eta Mallorcak hiru puntuak poltsikoan zituela ematen zuenean, Boyomok banakoa egin du Greif atezainak aldaratzean egindako hutsa aprobetxatuta.

97. minutuan, Catena gorritxoen bigarrena sartzear izan da, baina Greifek, oraingoan bai, erantzun bikaina eman dio Osasunakoaren burukadari. Azkenean, banakoa Mallorcan.

Fitxa teknikoa:

1 - Mallorca: Greif; Maffeo, Valjent, Raíllo, Mojica; Mascarell, Costa, Navarro (Jan Salas, 82. min), Darder (Asano, 67. min), Dani Rodriguez (Copete, 89. min); Muriqi (Abdon, 82. min).

1 - Osasuna: Herrera; Areso, Boyomo, Catena, Cruz (Bretones, 59. min); Moncayola (Arnaiz, 86. min), Torro (Muñoz, 46. min), Aimar; Ruben Garcia (Kike Barja, 89. min), Budimir, Bryan (Moi Gomez, 59. min).

Golak: 1-0, 81. min, Muriqi (penaltiz); 1-1, 94. min, Boyomo.

Epailea: Cordero Vega (Kantabriako batzordekoa). Txartel horia atera die Mallorcaco Pablo Maffeo jokalariari (91. min) eta Osasunako Lucas Torro (35. min), Catena (79. min), Boyomo (86. min) eta Aimar (86. min) jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.

    Ez dago zuzenekorik

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
      kargatzen