10:01

Osasuna

EA Sports Liga

Sevilla-Osasuna neurketa, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

EITB Media

Gorritxoek Sanchez Pizjuanen jokatuko dute Andaluziako taldearen contra, gaur, 21:00etan. Norgehiagoka zuzenean ikusi ahalko duzu eitb.eus-en eta ETB1en.

  • Sevilla vs Osasuna

    Sevilla vs Osasuna. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak Sevillari egingo dio bisita astelehen honetan, abenduaren 2an, EA Sports Ligako 15. jardunaldiko partidan. Norgehiagoka 21:00etan hasiko da, eta zuzenean ikusi ahalko duzu eitb.eus-en eta ETB1en.

Nafarroako taldeak garaipena bereganatu nahi du Europako postuetan jarraitzeko. Osasunak 22 puntu ditu, eta irabaziz gero, seigarren postuan dagoen Mallorca (24 puntu) gainditu luke.

Bestalde, Sevilla sailkapeneko 12. postuan da, 18 punturekin. Andaluziako taldeak hiru puntuak eskuratzea izango du helburu, Osasunarekiko puntu bakarrera kokatzeko.

Ustezko hamaikakoak:

Sevilla: Alvaro Fernandez; Carmona, Bade, Kike Salas, Pedrosa; Lokonga, Gudelj; Lukébakio, Isaac Romero eta Sow edo Peque.

Osasuna: Sergio Herrera; Areso, Boyomo, Catena, Bretones; Iker Muñoz; Peña; Aimar, Moncayola, Bryan eta Budimir.

Epailea: Juan Martinez Munuera.

Estadioa: Ramon Sanchez Pizjuan.

Ordua: 21.00etan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    11 11:30 - 14:15 TXIRRINDULARITZA | 54. Balentziaga Oroitzarrea
    11 12:00 - 14:00 PILOTA | Emakume Master Cup: Nafarroako V. Torneoa
    11 13:05 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 3. etapa
    11 17:40 - 20:00 PILOTA | Buruz Burukoa: Artola vs P. Etxeberria
    12 23:30 - 00:45 AREA TXIKIA | Athletic vs Alaves partidako laburpena

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen