17:35

Osasuna

EA Sports Liga

Osasunak gol zaparrada jaso du Bernabeun, partida kaskarra eginda (4-0)

EITB MEDIA

Bartzelonarekin eta Milanekin galdu arren, Real Madrilek ez du arazo handirik izan gorritxoen aurrean garaipen erosoa lortzeko.

  • Viniciusek hiru aldiz zulatu du nafarren atea. Argazkia: Efe.

    Viniciusek hiru aldiz zulatu du nafarren atea. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak porrot argia jaso du Santiago Bernabeun EA Sports Ligako 13. jardunaldiko partidan. Vinicius izan da neurketako izarra, hiru gol sartuta. Bellinghamek ere gola egin du, denboraldi honetan sartu duen lehenengoa.

Ancelottiren taldearentzat partida garrantzitsua zen gaurkoa, aurretik Bartzelonaren eta Milanen aurka jokatutako azken bi norgehiagokak galdu baitzituen. Gainera, gauzak ez dira ondo hasi zurientzat, lehen ordu erdian hiru jokalari lesionatu baitira: Rodrygo Goes, Eder Militao eta Lucas Vazquez.

Aurreikuspenen arabera, Osasuna Ligan egiten ari den lan txukuna ikusita (gorritxoak bosgarren dira sailkapenean), aukera ederra zirudien Madrilen etxetik punturen bat urratzeko. Vicente Morenoren taldeak, baina, ez du maila eman.

Lehen zatiko lehen minutuetan ez da gol aukerarik izan, ez arriskuko jokaldi nabarmenik ere. Lehen gola 34. minutuan iritsi da: Viniciusek sartu du, jokaldi pertsonala eginda.

Bigarrena 42.ean egin du Bellinghamek, Osasunaren defentsaren huts nabarmena aprobetxatuta. Aurrelari ingelesak denboraldi honetan sartu duen lehen gola da.

Viniciusek, beste bi

Atsedenaldiaren ostean, gauzak ez dira aldatu. Osasunak desagertuta jarraitu du, eta golak etxekoek egin dituzte, beste munduko ezer egin gabe.

3 eta 0ekoa 61. minutuan egin du Viniciusek, Andriy Lunin atezainak emandako pase bikaina aprobetxatuta.

Zortzi minutu geroago, brasildarrak laugarrena sartu du, bere hirugarrena, Brahimek egindako paseari esker.

Azkenean, 4 eta 0 Osasuna galtzaile, ahazteko moduko partidan.

Fitxa teknikoa:

4 - Real Madril: Andriy Lunin; Lucas Vázquez (Luka Modric, 46. min), Eder Militao (Raul Asencio, 29. min), Antonio Rüdiger, Fran Garcia; Eduardo Camavinga, Fede Valverde, Jude Bellingham (Arda Güler, 75. min); Rodrygo Goes (Brahim Diaz, 20. min), Vinicius Junior (Endrick, 75. min) eta Kylian Mbappe.

0 - Osasuna: Sergio Herrera; Jesus Areso, Alejandro Catena, Flavien Boyomo, Abel Bretones; Lucas Torro; Ruben Peña (Raul Garcia, 59. min), Jon Moncayola (Iker Muñoz, 82. min), Aimar Oroz (Ruben Garcia, 71. min), Bryan Zaragoza (Jose Arnau, 82. min); eta Ante Budimir (Moi Gomez, 71. min).

Golak: 1-0, 34. min: Vinicius. 2-0, 42. min: Bellingham. 3-0, 61. min: Vinicius. 4-0, 69. min: Vinicius.

Epailea: Mario Melero Lopez (Andaluziako Batzordekoa). Txartel horia atera die Osasunako Alejandro Catena (56. min) eta Lucas Torro (88. min) jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena