18:21

Osasuna

Fitxaketa

Osasunak Abel Bretones fitxatu du datozen bost denboraldietarako

Agentziak | EITB Media

Nafarroako klubak 2,8 milioi euro ordaindu dizkio Oviedori ezker hegaleko defentsa fitxatzeko. Jokalari asturiarrak 2029ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua.

  • Abel Bretones

    Abel Bretones, Osasunako jokalaria. Argazkia: @Osasuna

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak Abel Bretones fitxatu du Oviedori 2,8 milioi euro ordainduta. Asturiasko ezker hegaleko defentsak 2029ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Nafarroako klubarekin.

Datozen bost denboraldietan, beraz, elastiko gorritxoa jantziko du Bretonesek. Jokalariak 20 milioi euroko etete-klausula izango du, eta denboraldiaurrean lehen taldearekin bat egiten duenean aurkeztuko du Osasunak.

2023-2024 denboraldian Bigarren Mailako (Hypermotion Liga) ezusteko nagusietakoa izan zen Abel Bretones. Igotzeko play-offa jokatu du Oviedorekin, eta Hypermotion Liga eta Errege Kopako partidak zenbatuta, guztira 44 neurketa jokatu ditu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    17 Zuzenean 23:00 - 00:30 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Maldonado-Gordon vs Necol-Del Río

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena