Osasuna
ERRETIROA
AGENTZIAK | EITB Media
Iruñeko erdilariak klubari lotuta jarraituko du, fundazioaren egituran lan egingo baitu koordinatzaile gisa.
Miriam Rivas, Osasunako jokalaria. ARGAZKIA:Osasuna_fem
Osasunak asteazken honetan jakinarazi du Miriam Rivas jokalariak erretiroa hartuko duela. Iruñeko erdilariak klubari lotuta jarraituko du, izan ere, fundazioaren egituran lan egingo du koordinatzaile gisa. Rivasek zazpi denboraldiz defendatu du gorritxoen elastikoa, 130 partida baino gehiago jokatuta.
Kapitaina 2017/18 denboraldian iritsi zen Osasunaren emakumezkoen futbol proiektu berrira. Ordutik, lortutako arrakastetan parte hartu du; hala nola, Emakumezkoen Gorengo mailatik egungo Lehen Federaziora lortutako igoeran.
Taldeak eskerrak eman dizkio Miriam Rivasi,"Osasunan urte hauetan guztietan egindako lanagatik eta erakutsitako konpromezuagatik".
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa