Osasuna
Superkopa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gorritxoek Arabia Saudin jokatuko dute Espainiako Superkopa, Errege Kopako txapeldunorde gisa. Chimy Avila Jagoba Arrasateren deialditik kanpo geratu da, giharretako arazoak dituelako.
Osasuna astearte honetan abiatu da Riadera. EFE
Osasunak Riaderako bidaia abiatu du astearte honetan, Espainiako Superkopa jokatzeko. Chimy Avila Bartzelonaren aurkako partidarako deialditik at utzi du Jagoba Arrasate entrenatzialeak; izan ere, giharretako arazoekin jarraitzen du oraindik.
Futbolari argentinarrak zelaia utzi behar izan zuen Almeriaren kontrako Ligako norgehiagokan, ezker hankeko soleoan min hartuta. Ez dio astirik eman errekuperatzeko.
Horrenbestez, Avila ez da Riaden izango, eta hori izango da gorritxoen baja bakarra, min hartuta zeuden Unai Garcia eta Johan Mojica bueltan direlako.
Bartzelona izango du aurrean Osasuna, Superkopako finalaurrekoetan. Hitzordua ostegun honetan izango da, Riadeko Al-Awwal Park estadioan, 20:00etan. Real Madrilek eta Atleticok jokatuko dute beste finalerdia, asteazkenean, 20:00etan. Bi partida horietako irabazleek lortuko dute igandeko finalerako txartela.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa