18:55

Osasuna

OSASUNA AUZIA

Osasuna Konferentzia Ligatik kanpo uztea berretsi du UEFAren Apelazio Batzordeak

EITB MEDIA

Talde gorritxoak Kirolaren Arbitraje Auzitegira joko duela jakinarazi du, astearte honetan plazaratu duen ohar baten bidez.

  • Osasunako jokalariak Konferentzia Ligara sailkatu izana ospatzen

    Osasunako jokalariak Konferentzia Ligara sailkatu izana ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

UEFAko Apelazio Batzordeak Osasuna 2023-24 denboraldian Konferentzia Ligatik kanpo uztea erabaki du, Osasunak berak bere webgunean aditzera emandakoaren arabera. Talde nafarrak Kirolaren Arbitraje Auzitegira joko duela iragarri du, erabakia bere "eskubideen urraketa larria" dela argudiatuz.

Osasunak zehaztu duenez, UEFAko Apelazio Batzordeko kideek "ez dituzte kontuan hartu klubak ostiralean aurkeztutako alegazioak eta UEFAko Kontrol, Etika eta Diziplina Batzordeko ikuskatzaileen hasierako erabakia berretsi dute".

Apelazio Batzordeak datozen egunean helaraziko dizkio Osasunari taldea kanpoan uzteko erabakitzeko arrazoiak, baina gaur taldeko arduradunek UEFAren irizpidea eta auziaren instrukzioarekin ez daudela "batere ados" adierazi dute, eta deitoratu egin du "UEFAk ustelkeria salatu eta judizialki jazartzen duena zigortzean futbol munduari helarazitako mezua".

Bukatzeko, "Osasunak eskura dituen baliabide legal guztiak" erabiliko dituela gaineratu dute, "UEFAri aurre egin eta eskubideen urraketa larria deritzonari amaiera emateko".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena