Osasuna
Ofiziala
Agentziak | EITB MEDIA
Bestalde, klubak aditzera emandakoaren arabera, Tito Iribarren emakumezkoen taldeko kirol arduradunak Osasuna utziko du, zazpi denboraldiren ostean.
Braulio, Osasunako kirol zuzendaria. Irudia: EITB Media.
Braulio Vazquez Osasunako kirol zuzendariak Osasunan jarraitzeko erabakia hartu duela jakinarazi dio klub nafarrari. Galiziarrak ezezko erantzuna eman dio Sevillak Monchik utzitako lekua betetzeko egindako eskaintzari.
Horrenbestez, klubak eten egin ditu azken egunetan Braulioren inguruan sortutako zalantzak eta zurrumurruak. Galiziarrak Sevilla taldera deitu du Iruñean jarraitzeko asmo sendoa duela adierazteko.
Duela egun batzuk sortutako zurrumurruek urduritasuna sortu dute zaleengan eta klubarengan, batez ere, Sevillak duen gaitasun ekonomikoa kontuan izanda. Baina Brauliok Jagoba Arrasaterekin lan egiten jarraitzeko erabakia hartu du, entrenatzaile bizkaitarrarekin oso gertuko harremana baitu.
Brauliok 2026ra arte dauka kontratua talde iruindarrarekin, eta oinarrizko pertsona da Osasunaren lantaldean, fitxaketen biez taldearen momentu onari jarraipena emateko.
Tito Iribarrenek ez du jarraituko
Bestalde, Tito Iribarrenek ez du emakumezkoen taldeko kirol zuzendari postuan jarraituko, klubarekin akordio batera iritsi ostean. Iribarrenek zazpi denboraldi eman ditu postuan.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa