19:01

Osasuna

Konferentzia Liga

Osasunak ez du jaso, asteazkenetik, UEFAren informazio berririk, irekitako ikerketaz

EITB MEDIA

Nafarroako kluba bere defentsa prestatzen ari da; izan ere, zigorra izatekotan, helegitea aurkeztu ahalko luke. Osasunak uste du UEFAk 10-20 bat egun barru jakinaraziko diola zer ebatzi duen.

  • Osasuna-Girona partidaren jokaldi bat; Santander Ligako azkena izan zen. Argazkia: EFE.

    Osasuna-Girona partidaren jokaldi bat; Santander Ligako azkena izan zen. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak ez du jaso, aurreko asteazkeneko azken ordutik, UEFAren informazio berririk, Nafarroako kluba 2023-24 Konferentzia Ligan onartua izatearen gainean irekitako ikerketaz.

Hala, Iruñeko taldea defentsa ari prestatzen; izan ere, zigorra izatekotan, aukera izango luke helegitea aurkezteko. Osasunak, baina, ez daki noiz izango duen Osasunaren ebazpenaren berri; talde gorritxoaren Zuzendaritza Batzordearen ustea da 10-20 egun barru izango dela, alegia, ekainaren azken hamar egunetan.

Osasuna Konferentzia Ligaren barnean uztailaren 7an egingo duten zozketan egon beharko litzateke, eta, hortaz, ebazpena egun hori iritsi aurretik jakinarazi beharko lukete, baina, arestian esan bezala, ez dago argi zehazki noiz gertatuko den hori.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena