18:21

Osasuna

Santander Liga

Gehiegizko zigorra nafarrentzat (0-3)

EITB Media

Nahiz eta baloia Osasunarena izan, Atleticok egin ditu neurketako gol guztiak (Joao Felix, Luis Suarez eta Correa).

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak eta Atletico Madrilek Santander Ligako 25. jardunaldiko partida jokatu dute Sadarreko futbol-zelaian. Gorritxoek ezin izan dituzte hiru puntuak lortu (0-3) nahiz eta partida ona egin.

Jagoba Arrasatek ez du aldaketarik egin hasierako hamaikakoan, beraz, Rayo Vallecanoren kontra jokatu eta irabazi (0-3) zuten jokalariek izan dute protagonismoa  Sadarreko berdegunean

Atletico Madrilen ordea Cholo Simeonek bost aldaketa egin ditu: Carrasco, Suarez, Joao Felix, Herrera eta Vrsaljko hasieratik atera dira.

Neurketa hasi eta berehala heldu da kanpokoen gola. Partidako hirugarren minutuan korner batean Sergio Herrerak ez du ondo aldaratu eta baloia Joao Felixen oinetan amaitu du Atleticoren gola egiteko (0-1).

Talde gorritxoak aurrera pausoa eman du gola jaso eta gero; David Garciak eta Budimirrek abaguneak izan dituzte, baina ez dute asmatu Oblaken aurrean.

37. minutuan berriro ere Budimirrek, buruz, zutoinera bidali du bere burukada. Nafarrek berdinketa merezi izan dute baina atsedenaldira galtzen joan dira.

Bigarren zatian Arrasataren taldeak baloia izan du eta madrildarrak markagailua defendatzen hasi dira, halere, 58. minutuan kontraeraso batean Luis Suarezek Sergio Herrera aurreratua ikusi eta oso urrunetik jaurti eta gol ikusgarria egin du (0-2).

70. minutuan bigarren zatian atera den Kike Garciak aukera ona izan du gola egiteko, baina Oblakek harrapatu du bere jaurtiketa.

Partida amaitzear, nahiz eta baloia Osasunarena izan, Correak hirugarrena egin du 89.ean. Gehiegizgo zigorra Jagoba Arrasateren mutilentzat.

FITXA TEKNIKOA

Hamaikakoak:

Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal (81' Javi Martínez), David Garcia, Juan Cruz, Manu Sanchez (75' Cote); Torró, Chimy Avila (67' Kike Garcia), Moncayola, Darko Brasanac (67' Torres),  Ruben García (67' Kike Barja) eta Budimir. Entrenatzailea: Jagoba Arrasate.

Atletico: Oblak; Vrsaljko, Savic, Gimenez (46' Felipe), Reinildo; Llorente (80' Correa), Herrera, Koke, Carrasco (81' Hermoso); Joao Félix (81' Serrano) eta Suarez (71' Kondogbia). Entrenatzailea: Cholo Simeone.

Futbol-zelaia: Sadar

Golak:

0-1, Joao Felix (3')

0-2, Luis Suarez (59')

0-3, Correa (89')

Gol de Joao Felix

Joao Felixen gola

Luis Suarezen gola

Luis Suarezen gola

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena