Osasuna
22. JARDUNALDIA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Talde gorritxoak sei neurketa zeramatzan etxetik kanpo golik sartu gabe, baina David garciak eta Kike Garciak egin dituzte bolada txarra eten duten golak.
Albisteak (3)
Ondo jardun duen Osasunak garaipena lortu du etxetik kanpo aspaldiko partez, zazpi neurketa geroago, Granadari irabazi baitio Los Carmenes futbol-zelaian (0-2).
Lehen zatian, bisitarien nagusitasuna nabarmena izan da, baina golak ez dira bigarrenera arte iritsi: 64. minutuan hartu du aurrea Osasunak David Garciak korner batean sartutako golari esker; gerora, Kike Garciak lehia erabakita utzi zuen 89. minutuan.
Gorritxoak nagusi izan dira hasierako 25 minutuetan. Hala, ordu laurdena bete baino lehen, Jon Moncayolak bi aukera on izan ditu: lehendabizikoan, gaizki jaurti du, gola sartzeko kokapen egokian egon arren, eta, bigarrenean, gola sartu du, nahiz eta Jaime Latre aragoarrak gola baliogabetu duen, Ante Budimir kroaziarra jokoz kanpo egon baita aurretik, justu samarra izan bada ere.
Balkanetako erasotzaileak ere gertu izan du gola, Ruben Garciak ezin zehatzago erdiratutako baloi batean, baina ez da errematatzera heldu zentimetro gutxigatik.
Lehen zatiko Granadaren abagune bakarra, oso argia izan bada ere, Antonio Puertasek izan du, baina ez da gai izan Sergio Herrera gainditzeko bien arteko buruz burukoan. Atezain gorritxoak buruz urrundu du baloia.
Etxekoei ere gol bat baliogabetu diete jokoz kanpokoagatik, Luis Suarez kolonbiarrak sartutakoa, baina kasu horretan oso argia izan da German Sanchezen posizioa ez zela legezkoa.
Osasunak hobeto ekin dio bigarren zatiari ere, eta gola sartzeko zorian izan dira gorritxoak Budimirren burukada batekin, baina Luis Maximiano portugaldarraren eskuetan amaitu du baloiak.
Handik gutxira. Darko Brasanac serbiarrak ere barkatu egin du. Kontrako aldean, berriz, Juan Cruzek Antonio Puertasen gola saihestu du, Granadak bigarren zatian sortu duen aukera bakarrean.
Geldikako jokaldi bati esker aurreratu da Osasuna 64. minutuan, David Garciaren burukada bikain batekin, Ruben Garciak erdiratuta korner batean.
Ez da Granadaren erreakziorik egon, eta Chimy Avila argentinarrak 0-2koa lortzeko aukera argia izan du bakarkako jokaldi bikain batean, baina Maximianok saihestu du.
Portugaleko atezaina izan da bizitasunik eta ideiarik gabe aritu den Granadaren euskarri nagusia, Kike Garciaren beste hurbilketa arriskutsu bat urrundu baitu.
Dena den,azkenean bisitariek 89. minutuan erdietsi dute norgehiagoka behin betirako erabakita utzi duen lehia, Kike Garciaren eskutik. Azken honek Darko eta Nacho Vidalen arteko jokaldi ona sareetara bultzatu baino ez du behar izan.
Fitxa teknikoa:
0 - Granada: Maximiamo; Víctor Díaz (Quini, 71. min), Germán, Raúl Torrente, Escudero (Bacca, 81. min); Montoro (Machís, 71. min), Luis Milla, Antonio Puertas, Álex Collado (Gonalons, 46. min); Luis Suárez eta Jorge Molina.
2 - Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, David García, Juan Cruz, Manu Sánchez; Torró (Oier, 87. min), Darko, Moncayola, Rubén García (Kike Barja, 94. min); Chimy Ávila (Javi Martínez, 75. min) y Budimir (Kike García, 75. min).
Golak: 0-1, 64. min: David García. 0-2, 89. min: Kike García.
Epailea: Jaime Latre. Txartel horiak: Nacho Vidal eta Darko (Osasuna).
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa