09:25

Osasuna

Errege Kopa

Osasunak penaltietan galdu du Almeriaren aurka eta Kopatik at geratu da

A. B. | EITB Media

Talde gorritxoak porrota jaso du Errege Kopako final-zortzirenetan, eta kanporatua izan da. Arauzko 90 minutuak eta luzapena golik gabe amaitu dira, eta penalti jaurtiketetan nagusitu da Almeria.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasuna Errege Kopatik kanpo geratu da Almeriaren aurka penaltietan galdu ostean (5-4). Arauzko 90 minutuak eta luzapena golik gabe amaitu dira (0-0), eta penalti jaurtiketetan Almeria izan da nagusi.

Lehen zatia abagune gutxikoa izan da. Hala ere, Osasunak gola sartzeko hiru aukera izan ditu, baina Fernando atezainak erantzun ona eman die David Garciaren erremateei, eta Enric Gallegok gola sartzea eragotzi du, atepean gelditu ona eginda. Almeriak izan duen abagune onena, Lezok kanpora bota duen jaurtiketa bat izan da.

Bigarren zatian, Fernando Almeriako atezainak beste erantzun on bat eman dio Enric Gallegoren erremateari. Beranduago, Oierrek gola sartzeko aukera izan du, baina errematea kanpora joan zaio. Andaluziako taldeak ere izan du markagailuan aurretik jartzeko aukera, baina Fran Villalbak ez dio Sadiq aurrelariari pase ona eman, eta abagunea ezerezean geratu da.

Luzapenean, Osasunak gertu izan du gola Calleriren bidez birritan, baina talde gorritxoko aurrelariak ezin izan du aurkariaren atea zulatu. Azken jokaldian, Sadiqek ere ez du asmatu Almeriarentzat, eta final-laurdenetarako txartela penalti jaurtiketen bidez erabaki da.

Corpasek Almeriak jaurti duen bigarren penaltia huts egin du, baina Osasunaren hirugarren jaurtiketa Fernando atezainak gelditu dio Manu Sanchezi. Lehen bost penalti jaurtiketetan launa gol sartu ditu talde bakoitzak. David Garciak talde gorritxoaren seigarren penaltia jaurti eta Fernandok gelditu egin du; Carvalhok, ordea, ez du barkatu, eta garaipena eman dio Almeriari. 

Fitxa teknikoa:

0 - Almeria: Fernando; Buñuel, De la Hoz, Chumi, Akieme; Petrovic (Carvalho, 106. min), Robertone (Samu Costa, 86. min), Appiah (Ramazani, 69. min), Fran Villalba (Ivanildo, 106. min), Lazo (Corpas, 86. min); eta Villar (Sadiq, min. 69).

0 - Osasuna: Juan Perez; Nacho Vidal (Unai Garcia, 79. min), Roncaglia (Juan Cruz, 97. min), David Garcia, Manu Sanchez; Moncayola, Iñigo Perez (Oier, 60. min), Javi Martinez (Lucas Torro, 60. min), Roberto Torres, Ruben Garcia (Kike Barja, 60. min); eta Enric Gallego (Calleri, 91. min).

Penaltiak: Roberto Torres (gola, 0-1); Akieme (gola, 1-1); Moncayola (gola, 1-2); Corpas (kanpora); Calleri (gola, 1-3); Sadiq (gola, 2-3); Manu Sanchez (Fernandok gelditu du); Ramazani (gola, 3-3); Kike Barja (gola, 3-4); De la Hoz (gola, 4-4); David Garcia (Fernandok gelditu du); Carvalho (gola, 5-4).

Epailea: Jaime Latre. Txartel horiak atera dizkie Ivanildo Almeriako jokalariari, baita David Garcia, Nacho Vidal eta Oier Osasunako futbolariei.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena