Osasuna
5. JARDUNALDIA
ERREDAKZIOA
Gorritxoen golegileak Facundo Roncaglia eta Jonathan Calleri izan dira.
Albisteak (4)
Osasunak denboraldiko lehen garaipena lortu du Sadarren Celtaren aurka (2-0), Santander LaLigako 5. jardunaldian. Gorritxoen golegileak Facundo Roncaglia eta Jonathan Calleri izan dira.
Osasuna partidaren jaun eta jabe izan da hasiera-hasieratik. Izan ere, gorritxoek erasoari ekin diote partida hasi eta minutu gutxira.
Horrela, 23. minutuan Facundo Roncaglia atzelariak area kanpotik egindako jaurtiketa bikain batekin lehen gola lortu du gorritxoentzat (1-0).
Bigarren zatiaren amaieran, Roncagliak berak egindako erdiraketak Callerik burukatuko zuen area txikian amaierako bi eta hutsekoa ezarriz.
Horrenbestez, Osasunak lehen garaipena lortu du Sadarren, aurtengo denboraldian, eta 6 punturekin dira LaLiga Santanderren.
Fitxa teknikoa
2 – Osasuna: Sergio Herrera; Roncaglia, Unai García (Adrián, 90. min), David García, Íñigo Pérez; Rubén García, Oier (Nacho Vidal, 83. min), Torró, Kike Barja (Jony, 64. min); Calleri, Enric Gallego (Moncayola, 64. min)
0 – Celta: Villar; Mallo, Aidoo, Murillo, Olaza; Baeza (Mor, 60. min), Okay, Tapia (Mina, 73. min), Denis; Aspas, Nolito (Rodríguez, 81. min).
Golak: Roncaglia, 1-0 (23. min). Calleri, 2-0 (76. min).
Epailea: De Burgos Bengoetxea. Txartel horiak: Oier, Ruben Garcia eta David Garcia (Osasuna); Tapia, Murillo eta Miguel Rodriguez (Celta).
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa