10:02

Osasuna

Urriaren 24an

Osasunak ez du baztertu bere mendeurrenean, Sadarren, ikusleekin jokatzea

Agentziak | Erredakzioa

Asteburu horretan Athleticen aurka jokatu behar dute etxean, ligako 7. jardunaldian. Momentuz, LaLigak ez du zaleak harmailetara itzultzeko protokolorik.

  • Osasunako jokalariak gol bat ospatzen, harmailak beteta jokatutako partida batean

    Osasunako jokalariak gol bat ospatzen, harmailak beteta jokatutako partida batean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Luis Sabalza Osasunako presidenteak zaleak Sadarreko harmailetan egon ahal izatea nahi du urriaren 24an, ligan, Athleticen aurka jokatuko duten partidan, klub iruindarraren mendeurrena ospatzeko.

"Data garrantzitsua da, denok daukagu buruan urriaren 24. Egun horretan 100 urte beteko ditugu eta Athleticen aurka jokatu behar dugu etxean. Ez genuke sarrerarik salduko, agintariek baimendutako beste bazkide sartuko lirateke, antzinatasunaren arabera. Ostiral honetan izena emateko epea abian jarriko da webgunearen bidez, modu erraz eta sinplean", azaldu du Zabalzak.

LaLigak ez du, momentuz, zaleak zelaietara sartu ahal izateko protokolorik. Premier Leaguen ere harmailak hutsik hasi dute txapelketa, baina Frantzian eta Herbeheretan, esaterako, ikusleekin jokatzen ari dira, edukiera mugatuarekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena