13:15

Osasuna

Santander Liga

Osasunak agur esan dio bikaina izan den 2019ari

Erredakzioa

Talde gorritxoak Lehen Mailara igotzea lortu zuen, eta Santaner Ligako sailkapeneko 12. postuan da.

  • Jagoba Arrasate eta Bittor Alkiza. Argazkia: EFE

    Arrasate eta Alkiza, Osasunako lehen eta bigarren entrenatzaileak, hurrenez hurren. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunarentzat urte bikaina izan da 2019a, nahiz eta igandean jokatu zuen urteko azken partidan ezin izan zuen punturik lortu Realaren aurkako euskal derbian. Hala ere, 2019a ahaztu ezinezko urtea izango da gorritxoentzat.

Uda aurretik Lehen Mailara igotzea lortu zuen Osasunak, eta festa handia bizi izan zen Iruñean. Ondoren, Santander Ligako 18 jardunaldi jokatu ostean, taldeak sentsazio onak utzi ditu. 32 partida jarraian eman ditu etxean galdu gabe, klubaren historiako marka onena lortuta. Gainera, Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldeak erasokor jokatzen du, eta zaila da partida aspergarri bat bizitzea.

Santander Ligako 12. postuan itxi du urtea Osasunak, 23 punturekin. Guztira, bost garaipen, zortzi berdinketa eta bost porrot erdietsi ditu. Errege Kopan, lehen kanporaketa gainditu du, Lorca Deportivari 0-3 irabazita.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena