22:01

Osasuna

Kontratu-berritzea

Roberto Torresek kontratua berritu du Osasunarekin 2021era arte

Erredakzioa

Klubak eta jokalariak, bi aldeak lotzen zituen kontratua beste urtebetez luzatzeko akordioa sinatu dute, kapitainaren kontratua 2020an bukatzen baitzen.

  • Roberto Torres. Argazkia: @CAOsasuna

    Roberto Torres. Argazkia: @CAOsasuna

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Roberto Torresek 2021eko ekainaren 30era arte berritu du kontratua Osasunarekin, denboraldi bat gehiago luzatzeko aukerarekin. Jokalariak 10 milioi euroko etete-klausula izango du. Ostegunean, abuztuak 1, Torresek eta Braulio Vazquez kirol-zuzendariak prentsaurrekoa eskainiko dute Taxoaren, lehen taldeak izango duen lansaioa amaitu ostean.

Roberto Torres Morales (1989ko martxoak 7; Iruñea, Nafarroa) Osasuna taldeko oinarrietako bat da. Harrobi gorritxoan egon ostean, debuta egin zuen lehen taldearekin Malagaren aurka, 2011ko abenduaren 11n, Rosaleda futbol zelaian. Geroztik, klubeko jokalari garrantzitsuenetako bat izan da, eta kapitainetako bat da gaur egun.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena