20:07

Osasuna

Bigarren maila

Osasuna galtzaile atera liderraren aurkako neurketan (1-0)

Agentziak | Erredakzioa

Partidako gol bakarra Alex Gallarrek egin du, 28. minutuan.

  • Argazkia: @CAOsasuna.

    Argazkia: @CAOsasuna.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Huescak Bigarren Mailako lidergoan jarraitzen du Osasunari irabazi ostean. Neurketa orekatua jokatu dute aragoarrek eta nafarrek; zati bakoitzean talde bat nagusitu da.

Neurketako gol bakarra 28. minutuan izan da. Alex Gallarrek sartu du, Oierrek huts galanta egin duela aprobetxatuta. Jokalari gorritxoak ez du asmatu baloia aldaratzerakoan eta Gallarrek baloia Herreraren atean sartu du.

Etxekoek atzera egin behar izan dute Osasuna banakoaren bila atera denean. Azken minutuetan emozioa izan da nagusi, baina markagailua ez da mugitu.

 

Fitxa teknikoa

1- Huesca: Remiro; A. González, Pulido, Jair, Brezancic; Aguilera, Melero, Sastre; Gallar (Kilian, 73. min), Chimy Avila (Ferreiro, 63. min); eta Cucho Hernández (Rescaldani,  85. min).

0 - Osasuna: Sergio Herrera, Kike Barja (Unai García, 82. min) , Lillo, Aridane, Oier (Sebas, 76. min), Clerc; Quique, Torró, F. Mérida, Borja Lasso (R. Torres, 54. min); eta David.

Gola: 1-0, 28. min, Alex Gallar.

n, Alex Gallar.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena